Nortzuk gara?

Enpresei embedded sistemetan konponbide egokiena eskaini eta proiektu berritzaileak sortzeko helburuarekin, 2010. urtean Donostian sorturiko kooperatiba da Tinkoa.

Tinkoa Embedded Systems kooperatiba osatzen duten langileek 9 urte baino gehiagoko esperientzia bermatuta dute, sektore bereko enpresa garrantzitsuetan.

Inplikazio maila altuena eta kalitatea dira Tikoaren ezaugarri nagusiak. Bezero bakoitzaren behar errealak identifikatzen bere biziko lana eginaz lortzen dugu helburu hori.

Embedded sistemak

Embedded sistemek, sistema txertatu inteligenteak bezala ere ezagutuak, sistema elektroniko autonomo eta betebehar zehatzetara egokitzen direnak, denbora errealean gehienetan, eraikitzeko aukera eskaintzen digute. Sistema hauek erabilera berriak sortu eta garatzeko erraztasuna eskaintzen digute.

Egitekoa

Embedded sistemetan oinarrituriko proiektu teknologiko berritzaileak diseinatzea. Bezeroen azken proiektuei inteligentzia, malgutasuna eta erabilgarritasuna eskaintzea.